Santa Ageda
SANTA AGEDA
Hona hemen Santa Ageda bezperan abestuko ditugun abestien audioak, koplak eta Santa Agedaren nondik-norakoaren historia.
DIOS TE SALVE, ONGI ETORRI
GABON JAINKOAK DIZUELA
LEGEAREKIN KUNPLI DEZAGUN
GAUR SANTA AGEDA BEZPERAN
-------------------------------------------
ZORION ETXE HONTAKO DENOI
OLES EGITERA GATOZ
ATERIK ATE OHITURA ZAHARRA
AURTEN BERRITZEKO ASMOZ
EZ GAUDE OSO ABERATS DIRUZ
EZTA ERE OINETAKOZ
BAINAN EZTARRIZ SANO GABILTZA
TA KANTA NAHI DEGU GOGOZ
1. Santa Ageda bezpera degu 2. Mutil gazteak atean gera
Euskal Herriko eguna nun da etxeko larrosa?
etxe guztiak kantuz pozteko Atera bedi azkar leihora
aukeratua deguna. begiak ditzagun goza.
Santa maitea gaur hartu degu Eguzki berak ikusi nahi du
gure bideko laguna horren aurpegi panpoxa
haren laguntzaz bete gentzake nere emazte izan nahi balu
egun hontako jarduna. betea nuke nik poza.
3. Alkate jauna legean gatoz 4. Mendi tontorrak elurrez zuri
baimen eskean atera atai aldean laiotza
kanta zaharrak galdu ez ditezen etxe hontako nagusi jaunak
lehengo ohitura piztera. urrezkoa du bihotza.
Guraso zaharren legean pozik Santa Agedak kendu digu gaur
goaz danok kantatzera eskean hasteko lotsa
Santa Agedak ekarri gaitu dirurik ezpada berdin zaigu
berorren etxe aurrera gizendutako bildotsa
5. Zelai erdian loreak argi 6. Kalerik kale abesten dabiltz
larros, krabelin ta lili Santa Ageda aipatzen
etxe hontako etxeko andreak guk daukagun borondateaz
Ama Birjiña dirudi. ohiturak ez dira galtzen.
Etxe hontako urdaiazpiko Ikastolatik irtenak gera
asko, kakutik zintzilik, koplatxo batzuk kantatzen
ta lukainka gorriak ugari zuen arreta beste gauzarik
poltsa betetzeko guri. hemen ez degu eskatzen.
SANTA AGEDAREN HISTORIA LABURRA
Agate Deuna otsailaren 5ean ospatzen da eta gauean bezperan atera izan da otsailaren 4ean abesten Agate Deunari oles egiteko ohiturarekin jarraituz. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik bizirik dirau toki askotan.
Agate Deuna martiria, Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik, Jaungoikoari eskainia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; bi bularrak moztu zizkon, besteak beste. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumeen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Agate Deunaren inguruan Euskal Herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren. Tradizioak zioen egun horretan ezin zela garbiketa lanik egin.
Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea
Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari abesten dira.